Mónica García
Historian lizentziaduna da Oviedoko Unibertsitatean (2011) eta doktorea unibertsitate horretan bertan (2019). Halaber, Erasmus Mundus Gemma Masterra burutu du Emakumeen eta Generoko Ikasketetan Oviedoko Unibertsitatean eta Hulleko Unibertsitatean (2012-2013). Emakumeen Historia Ikertzeko Espainiako Elkarteak (AEIHM), Association for Spanish and Portuguese Historical Studies-ek (ASPHS) eta International Society for Cultural History-k saritu dute haren ikerketa.
Bere doktoretza-tesia egiteko Asturiasko Printzerriaren Severo Ochoa programaren Ikerketaren eta Irakaskuntzaren Prestakuntzarako doktoretza aurreko laguntza bat izan zuen (2013-2017). Gainera, ikerketa-egonaldiak egin ditu Rutgersen New Jerseyko Unibertsitate Estatalean, AEB, Glasgowko Unibertsitatean, Bartzelonako Unibertsitatean eta Lisboako Unibertsitatean.
2020 eta 2022 urteen bitartean ikertzaile doktoreen espezializaziorako kontratazio-deialdiaren onuraduna izan zen UPV/EHUn (2019). Gaur egun, Margarita Salas programako doktoratu ondoko ikertzailea da Leedseko Unibertsitateko Centre for the History of Ibero-American-en (CHIA).
Bere ikerketa-ildoak Espainia garaikideko eta bereziki XX. mendeko hirurogeigarren eta hirurogeita hamargarren hamarkadetako sexualitatearen historia eta generoaren historia dira. Bereziki interesatzen zaizkio maitasun sexualaren eraikuntza eta hark moral eta sentsibilitate erlijiosoekin duen lotura, nazionalkatolizismoaren krisiaren testuinguruan faktore garrantzitsu gisa hartuz. Bere ikerlanaren xedea da aldagai sexual eta emozionala beste faktore batzuekin erlazionatuz eta, frankismoaren krisiaren esparruan ulertuta, politikaren kontzepzioarekin, autoritatearekin edo botere-harremanekin lotutako aldaketa kulturalak aztertzea ahalbidetzen duen elementu sinboliko gisa. Generoa analisi honen funtsezko kategoria bat da, ikuspuntu erlazionaletik ulertzen dena, eta horrek berekin dakar sexualitateak eta afektuek feminitatearen idealen sorreran eta birdefinizioan duten eginkizuna kontuan hartzea, baita maskulinitatearenean ere bai.
Argitalpenak
• “De la castidad a la rebeldía. La sexualidad femenina en la prensa del segundo franquismo (1960-1975)”, Babel. Littératures plurielles [prentsan]
• “Gender Metaphors in Representations of the Biological Body. An Analysis of Popular Medical Literature Published in Franco’s Spain”, Cultural History. Journal of the International Society for Cultural History 6.2 (2017): 209-226.
• “Sexualidad y armonía conyugal en la España franquista. Representaciones de género en manuales sexuales y conyugales publicados entre 1946 y 1968”, Ayer. Revista de Historia Contemporánea 105.1 (2017): 215-238.
• “El asesinato de Conchita Robles. Un caso de violencia contra las mujeres en la España de los años veinte”, en Cristian Ferrer y Joel Sans, Fronteras contemporáneas: Identidades, pueblos, mujeres y poder (Universidad Autónoma de Barcelona, 2017), 449-466.
• “«Parir para la patria». El control del embarazo y el parto en las primeras décadas del franquismo (1939-1955)”, en Sonia García Galán, et al., Gestaciones y nacimientos bajo control. El parto en las edades moderna y contemporánea (Gijón: Trea, 2014), 129-147.
• “«Nuestro puesto está en el hogar». Los campamentos femeninos en Asturias durante el primer franquismo”, El futuro del pasado 3 (2012): 137-159.